Berri guztiak

iraila 29, 2016

Joan den irailaren 24an, Azkoitian (Gipuzkoa), ner egunaren seigarren edizioa ospatu genuen Ikasberri Ikastolaren instalazioetan.

ner eguna gure Proiektuen jarduera sozialaren beste adierazpide bat da eta beste egunean, elkarkidetutako Proiektuetatik etorritako 300 pertsonak, familiako kide ondoan, jardunaldi atsegin bat gozatu genuen jai-giroan. Jardunaldia goizeko 11:00tan hasi zen eta arratsaldeko 19:00tan bukatu.

Ekintzez betetako jardunaldia: tailerrak eta txokoak pilotak eta erremintak egiten ikasteko, puzgarriak eta bizikleta-zirkuitoa, hamaiketakoa, non Euskal Herriko produktu ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen, Bubble Balls (plastikozko pilota erraldoiak kirola egiteko), bazkaria (paella), diskofesta, aurpegien margoketa eta pilota partiduak, oso giro onean eta egun eguzkitsuaz, sei dira jada, ospatu zen. Jardunaldiari, parte hartzaileen gozamenerako, aparraren-jai batekin eman genion bukaera.

Buletin hau baliatu nahi dugu aurtengo jardunaldian parte hartu ezin izan duzuenok datorren urtean parte hartzera animatzeko.