Berri guztiak

urriak 02, 2019

“Escuelas, orfanatos sostenibles y cooperativas de mujeres en Uganda” egitasmoa egun, maila ezberdinetan errealitate garatua da

Besteak beste, azken urteetan Neiker-ekin batera burutu dugun lanari esker, 2.307 haur eskolaturik ditugu. Gure eguneroko presentzia 7 eskoletan eta umezurztegietan, pertsona horien bizi-kalitatean aurrera egitea ahalbidetu du.

Aurtengo udaran, oftalmologo boluntarioek haurren ikus ahalmenak aztertu dituzte. Azterketen ondorioz 200 haurrek betaurrekoak behar dituztela ondorioztatu ahal izan dute.

Aurten, behar zehatz horretatik abiatuta, nergroupen lan egiten dugun pertsonok helburu bat jarri genuen: Ugandako haur hauei bidaltzeko 200 betaurrek lortu. Ekin genion lanari!. Betaurrekoak lortzeko bide desberdinak landu ditugu, hala nola, etxean erabili gabe ditugun betaurrekoak, lagunartekoak eta familiakoak, eta nola ez, gure auzo eta herrietako optikak egitasmoaren berri emateko bisitatu ditugu. Betaurrekoz betaurreko, kanpainaren emaitza arrakastatsua izan da: azkenean 1.000 betaurreko jasoz!

Helburu gisa jarri genituenak baino dezente gehiago. Arazorik ez, errazagoa izango da diagnosiak sortutako behar espezifikoei haur bakoitzeko betaurreko bana egokitzea.

Horrelako ekintzekin, munduarekiko gure begiradak finagoak eta zabalagoak dira.

Eskerrik asko eta Zorionak guztioi!