Berri guztiak

urriak 02, 2019

K2K Emocionandok harreman estilo berrirantz ibilbidea egiten ari diren 100 pertsona baino gehiagoko nazioarteko sare bat aktibatu du 

"KomuNER", bertako kideek aukeratutako izena, nazioarteko ikaskuntza-komunitate bat da, eta pertsona horiek (Ner Group ez bezala) orain arte egin diren NerbyK2K Mintegi Aurreratuaren zazpi edizioetako batean edo antzeko prozesuetan parte hartu duten pertsonek osatzen dute.

Momentu honetan 8 herrialde desberdinetakoak diren 104 pertsonek osatzen dute, hala nola, Portugal, Belgica, Mexiko, Uruguay, Txile eta Israel.

“KomuNer”en xedea komunitate bat garatzea da, esperientziak partekatzeko, ikaskuntzak egiteko eta ohiturak lortzeko, finean, NER eredua lurralde eta munduan zehar hedatu eta zabaldu ahal izateko.

Momentuz KomuNER sarea hastapenetan dago, eraikuntza fasean, eta hasiera gisa, Blog bat argitaratzea pentsatu da, NER ereduaren inguruko esperientzia eta praktika onak bilduko dituena, eta urtero bilkura bat egitea ere proposatzen da era berean, lehenengoa 2020ko urtarrilean Bilbon gauzatuko litzatekeena.