Berri guztiak

maiatzak 25, 2019

Euskal Herriko bertako zuhaitzek (haritza, pagoa, lizarra, haltza, urkia, gorostia…) aniztasun biologikoan paper eraginkorra jokatzeaz gain, biosistemen funtsezko oinarri dira, osasuna, aterpea eta janaria eskaintzen baitiete, ekosistemarako hain garrantzitsuak diren animalia ezberdinei.

Gure seme-alabengan kontzientzia sortu eta hauen  etorkizuneko ingurugiroa hobetzeko helburuz, ner group-eko Lancor, Trebeki eta Walter Pack Group-ekin erlazionatutako 42 pertsona elkartu ginen joan den apirilaren 14an, ner zuhaitz eguna ospatzeko. Bertan, natura zaintzeko Lurgaia Fundazioarekin batera, (www.lurgaia.org), zenbait zuhaitz espezie autoktono landatu genituen, Urdaibako Erreserban, Muxikan, Bizkaian,

Giro ederrean eta eguraldi eguzkitsua lagun, 320 bertako zuhaitz landatu genituen (275 urki eta 45 gorosti). Aurreko urteetan landatutakoekin, guztira 3.955 zuhaitz berri landatu ditugu. Hauek eta datozen urtetan landatuko ditugunak, arnasten dugun airea oxijenatzen laguntzen dute, CO2 isurketei aurre egiten die, lurraren emankortasuna areagotzen dute eta,klima egonkortzen laguntzen dute, dudarik gabe,gure eta ondorengo belaunaldiei mesede ikaragarria egingo diona.