Berri guztiak

maiatzak 25, 2019

Panelfisan ner ebolutiboaren lehen urratsa pilotaje-lantaldeak Frédéric Lalouxen “Reinventar las Organizaciones“ liburua irakurtzea izan zen. Liburua aztertu ondoren, konturatu ziren Organizazioaren misioa eta ikuspegia gauza bat zela, eta helburua beste kontzeptu bat zela. Horretaz kontziente izan gabe, Panelfisaren bazkide fundatzaileek, praktikan, xede bat zuten: enpresaren biziraupena, Proiektua 1992an hasi baitzen, krisi-garai bete-betean, inbertsio ekonomiko esanguratsua egin ondoren. 

 

2011. urtean, Panelfisa ner group-en sartu zenean eta K2K emocionando lantaldearen laguntzaz, Organizazioa egoera ekonomiko positiboan kokatzea lortu zen. Egoera berri hori aprobetxatuta eta Frédéric Lalouxen tesiaren analisia egin ondoren, Panelfisako lantaldeak xede ebolutibo berri bat bilatzeari ekin zion Emana taldearekin batera. Panelfisako kide guztiek parte hartu zuten saio batzuen ondoren, Organizazioaren xede ebolutibo berria zehaztu zuten.

 

Gaur egun, Panelfisak autogestioaren esparruan egiten du lan, eta bere kideen asmoa aurki atal teorikoarekin amaitzea eta Organizazioan izango duen erabilera praktikoa abiaraztea da, eta horretan buru-belarri jardutea. Geroago osotasuna landuko dute.

Aldi berean, batzuk coaching saioetan dihardute.