Berri guztiak

apirilak 17, 2019
 Walter Pack-ek, ner group-ekin elkarkidetutako Proiektuak, aliantza estrategikoa sinatu du munduko ibilgailuen barruko fabrikatzaile handienetakoa den Antolin Taldea-rekin, osagai teknologiko handiko produktu integratuak garatzeko. Antolin Taldea akziodun bihurtzen da kapitalaren % 40ko partaidetzarekin.

 

Aliantza honekin Walter Pack-ek eta Antolin Taldeak beren ezagutza zabala eta esperientzia industriala bateratu ahal izango dituzte automobilen barruko dekorazioen negozio potentzial guztia aprobetxatu ahal izateko. Zehazki, Walter Pack-eko dekorazio-elementuak Antolin Taldeak ekoizten dituen osagaietan integratzen lan egingo dute, barruko argiztapeneko irtenbide berriak eskainiz. Helburua osagai teknologiko handiko produktu integratuak garatzea da.

 

Aliantzak onurak sortuko ditu Antolin Taldearen eta Walter Pack-eko bezeroentzako, bi konpainien esperientzia eta profesionaltasunari esker.

 

Jakingo duzuen bezala, Antolin Taldea automobilen barruko osagaien lehen fabrikatzaileetako bat da eta lau negozio unitate ditu: sabaiak, ateak, argiztapena eta tresnerien-taulak. Automobil-fabrikatzaile nagusien hornitzailea da eta munduko hamar ibilgailu salduenetako bederatzitan dago. Konpainiak 151 lantegi ditu 25 herrialdetan, 28.000 langile inguru eta 2017an 5.037 milioi euroko fakturazioa izan zuen.