Berri guztiak

apirilak 17, 2019
ner group sortu zenetik Gizartearekiko konpromisoa bere 'DNA'ren oinarrizko zatia izan da.

 

ner group-eko ´Gizartearekiko Konpromisoaz´ hitzegitea esan nahi du, 2009 eta 2010 urteetan hamar Proiektu fundatzaileek taldea sortzeko egin zituzten lehen bilerak gogora ekartzea. Bilera haietan, gizarteko kide izateaz gain, asko hitz egin zen gure elkarkidetutako Proiektuek sortzen dutenaren zati bat gizarteari itzultzeaz. Horrela, Taldearen eraketari ekiteko, beharrezko eta ezinbesteko baldintza bihurtu zen hasieratik, Taldeko Organizazioek parte hartzen duten gizartearekiko konpromiso sendoa agertzea.

 

Aho batez, Organizazio fundatzaileek erabaki zuten, bere emaitzetako eta bere pertsonen lan-orduetako portzentaje bat interes sozialeko ideia eta proiektuak sustatzera bideratzea, ideia eta proiektu horietan bere langileek zuzenean parte hartuko dutelarik, beraz, harro aldarrikatu dezakegu ner group-eko 'Gizartearekiko Konpromisoa' bere DNAren oinarrizko zatia dela.

 

ner group sortu zen, beraz, "Organizazioen arteko Harreman Estilo Berri batean oinarritutako gizarte berri bat eraikitzeko", “gbe-ner Elkartea –Gizarte Berria eraikitzen”.

 

2010etik 2018ra arte, Gizartearekiko Konpromisoko Lantaldearen bultzadarekin, ner group-eko Organizazioek 187 ideia eta proiektu sozial garatu dituzte. Proiektu sozial hauetan parte hartu dute zuzenean ner group-eko Organizazio desberdinetako 3.680 pertsona aktibo.