Berri guztiak

apirilak 17, 2019

Urtero legez, martxan jarri gara Urtxintxako kideok udaleku eskaintza bikaina prestatzeko asmoz. Aurten ere piraten bizimoduan oinarrituta egongo dira udalekuak eta “Munduko Piraten Komisioa” izango da landuko den gaia.


Egonaldia eta jarduerak balore eta helburu zehatz batzuei jarraiki antolatuak izango dira: berdintasunean eta inguruarekiko errespetuan oinarritutako giro alaian murgilduko dira haurrak euskaraz elkarbiziz, ahozko komunikazioa eta hiztegia indartuz. Jolasen bidez Euskal Herria, historia, kultura eta ohiturak ezagutzeko parada ere izango dute haurrek.


Pasai Donibaneko Arrokaundieta aterpetxean kokatuko da berriz ere Piraten Etxea, aurten, nobedade gisa, berrituta, argazkietan ikus dezakezuen moduan:

2007 eta 2012 artean jaiotako haurrei zuzenduta daude udalekuak eta 6 eguneko 7 txanda izango dituzte aukeran:

1.    txanda: 2019/06/24 – 2019/06/29

2.    txanda: 2019/07/01 – 2019/07/06

3.    txanda: 2019/07/08 – 2019/07/13

4.    txanda: 2019/07/15 – 2019/07/20

5.    txanda: 2019/07/22 – 2019/07/27

6.    txanda: 2019/07/29 – 2019/08/03

7.    txanda: 2019/08/05 – 2019/08/10

Udalekuen prezioa 265€ da; anai-arreben kasuan, 240€ haur bakoitzeko.

Bertaratzeko autobusak Donostian eta Iruñean aurreikusiak daude. Herri bakoitzean sortzen den beharraren edo kopuruaren arabera, geldialdi berriak sor daitezke.

Izena emateko modua www.urtxintxa.eus webgunean aurkituko duzue. Epea zabalik dago jadanik eta txandak osatu arte iraungo du.

Edozein zalantza izanez gero, 943-270033 (astelehenetik ostiralera 9:00-15:00 bitartean) telefonora edo Idazkaritza@urtxintxa.eus helbidera jo dezakezue.