Berri guztiak

martxoak 02, 2019

Azaroaren 16tik 19ra bitartean, Txile, Mexiko, Uruguay, Portugal, Frantzia, Valentzia, Malaga, Madril eta Euskadiko hainbat profesional eta enpresarik parte hartu dute K2K Emocionando taldeak antolaturiko mintegian. Bertan, kultur eraldaketaren inguruko 50 prozesu baino gehiagoren eta bi hamarkadetako esperientziaren ezagutzaren berri eman zen. Enpresa horiek, pasa den martxoan Bilbon izan ziren beste hainbat enpresen (Belgika, Portugal, Galizia, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Euskadikoak) bide bera jarraitzen ari dira.

 

“Gero eta enpresa gehiago daude pertsonen adimenaz, gaitasunez eta ezagutzaz baliatzen diren harreman estilo berrietara eboluzionatzen ari direnak”, nabarmendu du Koldo Saratxagak. “Enpresak eraikuntza sozial batetik abiarazten dira, gizakiak sortzen ditu eta, hortaz, berriz diseinatu ditzakegu, eta gizarte gizatiarrago, bidezkoago eta jasangarriago bat lortzeko palanka bilakatu ditzakegu”.