Berri guztiak

martxoak 02, 2019
 LANCOR, ner group-eko Proiektu elkarkidetua, saritu egin dute Marcelo Gangoiti Sari prestigiotsuetako XXIII. edizioan. Sari hau Muskizeko Somorrostro Heziketa-zentroak sustatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako SPRIren,  Bizkaiko Foru Aldundiaren eta CEBEK enpresarien konfederazioaren babesa jasotzen du. Sariak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko eskualdeetako konpainia nabarmendunen lana aitortzen du.

 

Epai-mahaiak gure Proiektu elkarkidetuari eman zion saria, zeinak 1943an Zorrotzaurreko ibaiertzean jaio eta mende-aldaketarekin Gallartako “El Campillo” poligonora joan zen, merkatuaren behar berrietara egokitzeko izan duen berrikuntza eta dibertsifikazio ibilbidearen aitorpen gisa.

 

Ekitaldia Unai Rementeria, Bizkaiko diputatu nagusiak, Cristina Uriarte,  Hezkuntzako sailburuak; Maria Jesús San José, Lan eta Justiziako sailburuak; Iñaki Garcinuño, Cebek-eko presidenteak; Imanol Pradales, Ekonomi eta Lurralde Garapena sustatzeko foru diputatuak; Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte inklusioa eta berdintasuna sustatzeko foru diputatuak; Joseba Segura, Bilboko elizbarrutiko bikario jeneralak; eta Borja Liaño, Muskizko alkateak presiditu zuten. Bere hitzaldian zehar, Rementeríak azpimarratu zuen LANCOR enpresak, lan handia egiten ari dela “Bizkaia-ko ekonomia-eragilearen, Somorrostro Heziketa-zentroaren eta inguruko eskualdeetako parte izaten jarraitzeko. Geroz eta empresa gehiago daude adibide hauek jarraitzen dutenak eta Ezkerraldean eta Meatzaldean kokatzen direnak”.