Berri guztiak

otsailak 28, 2019
Tolosako Uzturre Egoitzako 6 pertsonek (hiru lantalde terapeutikokoak eta gaixotasun mentala duten beste hiru) parte hartu zuten PANELFISAn abenduaren 12an Gizartearekiko Konpromiso Lantaldeak ospatu zuen bileran. Bilera horretan, “8/2018 ideia: Uzturre Egoitzako pertsonei zuzendutako konpainia-zerbitzua eta ekintzak” ekimenaren garapenean izandako esperientziari buruz hitz egin zuten. Ideia honetan, ner group-eko LOGOS-eko 11 boluntariok parte hartzen dute.

Gaixotasun mentala duten pertsonentzat oso garrantzitsua da gizartetik kanpo ez geratzea eta gaixotasun hori ez duten pertsonekin harremanetan egotea. Izan ere, pertsona horiekin sentimendu eta pentsamenduak partekatuz, eta ekintzetan elkarrekin parte hartuz, beraien bizi-kalitatea hobetzen da eta gizarteratzen laguntzen die.
Hezitzaile zein gaixoek gure boluntarioek parte hartzen duten ekintza horien garapenagatik, beraien gogobetetasuna eta esker ona adierazi ziguten. Besteak beste, honako jarduera hauetan parte hartu dute: eskulanak (zizelkatzea), sukaldaritza (gozogintza), eta Tolosan antolatzen diren irteera eta ibilaldietara laguntzea.

Tolosako Uzturre egoitzak 117 pertsonentzako tokia du eta beraien gaixotasunaren arabera, honela sailkatzen dira: mendekotasun handia dutenak, menpekotasuna dutenak eta gaixo mentalak. Halaber, 25 heldurentzako eguneko zentro bat dauka.