Berri guztiak

abenduak 13, 2018

Azaroaren 17an, Zerainen (Gipuzkoa), ner group-eko ner zuhaitz egunaren edizio berri bat ospatu genuen, herrialdeko “Eskola Txikiekin” lankidetzan antolatutakoa.

Ekintza honetan ner group-en elkarkidetutako Proiektuetako pertsona guztiek eta beren familiek parte-hartu zezaketen, eta 100 bolondres parte-hartu zuten jardunean, udazkeneko egun eguzkitsua eta giro ezin hobea gozatuz. Guztira 500 bertako zuhaitz landatu zituzten, haritzak, pagoak, gorostiak eta urkiak besteak beste. Hauei, aurreko urteetan Bizkaia eta Gipuzkoan landatutakoak gehituz gero, ner group-ek antolatutako ekimenetan jada bertako 3635 zuhaitz landatu ditugu orain arte, 2.000 zuhaitz autoktono landatzeko hasierako helburuaren oso gainetik.

Parte-hartzaile guztiek eskertu nahi ditugu eta baita Gipuzkoako Eskola Txikiak ere, jardunaldia arrakastatsua izateko eman ziguten laguntza eta berotasunagatik (www.eskolatxikiak.org).