Berri guztiak

abenduak 13, 2018

Lisa Gill aholkulariak urte hasieran K2K Emocionando-k Lisboan eman zuen hitzaldi batean entzundakoaz zirraratuta, Harreman Estilo Berriaren gaineko artikulu bat idatzi zuen Corporate Rebels management-ari buruzko blog prestigiotsuan, eta berriki, finalista gertatu da idatzizko ekarpen hoberena sarian 2018ko European Organisation Design Forum-ean. Artikulua Ingelesez idatzita dago eta hemen  erreproduzitzen dugun euskarri grafikoaz lagunduta, helbide honetan kontsulta edo irakur dezakezu: https://corporate-rebels.com/10-components-k2k

 

Lisaren artikuluaren mailaren isla, 10 Components That Successfully Abolished Hierarchy (In 70+ Companies) tituluduna, eta funtsean, Harreman Estilo Berriaren ideia iraultzaileetakoenak, bada beste bi artikulu finalistak nazioarteko aholkularitza-enpresa handienetako biko taldeek idatzita daudela, The Boston Consulting Group eta McKinsey.

 

Artikuluak, zeinak era sintetiko eta koherentean Harreman Estilo Berriak hierarkiatik autogestiora pasatzeko erabiltzen dituen funtsezko elementuetako 10 azaltzen ditu, zirrara handia sorrarazi du eta eztabaida interesgarria ere sortu du blogean.