Berri guztiak

abenduak 13, 2018

ner group-ek eginahalak bateratzen ditu hobetu, aurrera egin, eraginkorrago izan eta emaitza hobeak lortzeko. Bidezko giza garapen iraunkorraren bila, gizarteari buruzko kezka eta partekatutako baloreetan oinarritutako elkartea da.  ner group-eko 23 erakundeen kooperazio hitzarmen honi esker IMQ-ren bitartez osasun-aseguratzeari bidea ematen zaio; laguntza medikoko aseguruak, ospitalizazio eta istripuak; kide guztiek oso baldintza onuragarrietan aseguru medikuetan Euskadin liderra den erakundea eurentzat eta euren familientzat kontratatzea ahalbidetuz.

 

IMQ-k ner group-i IMQ Activa eta IMQ Azul polizak sinatzeko aukera eskaintzen dio, onuradunen estaldura sanitario osoa bermatzen duena: lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia zerbitzuak, espezialitate mediko-kirurgikoak, froga diagnostikoak eta tratamenduak, goi mailako kirurgia espezializatua, haurdunaldia eta erditzea, planifikazio familiarra, ospitalizazioa eta psikoterapia besteak beste.

 

Hitzarmen honi esker taldea osatzen duten erakunde ezberdinetako kideek zerbitzu multzo hauei probetxua atera ahalko diote itxaronaldirik gabe, ordutegi zabalekin, eta aukeratzeko askatasun osoz Euskadiko osasun pribatuko koadro mediko handienean. Era berean, Euskaditik kanpoko 40.000 profesional baino gehiago eta erreferentziako 1.150 osasun zentro eskura izango dituzte.

 

Gaur egun IMQ-k 1.000 enpresa baino gehiagoren eta 354.000tik gorako asegurudunen konfiantza dauka.