Berri guztiak

azaroak 06, 2018
“Otro modelo de empresa y de relaciones laborales”… Irail bukaeran El Paisek argitaratutako Pedro Gorosperen artikuluak azaltzen duen bezala, Eusko Legebiltzarrak enpresa eredua aldatzearen aldeko legez besteko proposamen bat aho batez onartu du. Honen arabera, enpresa eredua langileetan eta euren partehartzean oinarritu beharko litzateke eta ez soilik kudeaketan, baizik eta baita enpresen kapital eta emaitzetan ere.

 

Mundu mailako joera da. Oraindik minoritarioa den arren, egunero enpresa, enpresari eta langile gehiago berataz ongi jabetzen dira; eta etorkizuneko lan-harremanak garatzen hasteko soldata lan indarragatik trukatzea gutxiegiko ekuazioa dela argi geratzen ari da.

Britaniar laborismoak horretan diharduela azaldu zuen aurreko astean. Jeremy Corbynen eskuineko esku eta alderdiaren proposamen ekonomikoen arduraduna den John McDonellek adierazi zuenez, Alderdi Laboristak gobernua eskuratuz gero legez finkatuko da enpresa handiek jabetza fondo bat sortzeko eginbeharra. Honen arabera, enpresek euren akzio eta dibidenduen zati bat langileei eman beharko dizkiete.

 

Legebiltzarrak enpresariei zera eskatzen die; kudeaketa, kapitala eta emaitzetan langileen partehartzea sustatu dezaten.
Eusko Legebiltzarraren ustetan, Euskadin hazitegi aproposa dago aurrerapauso bat eman eta mahai gainean 5.0 industrializazioa jartzeko, baina oraingoan fokoa pertsonen garapenean jarrita. Izan ere, bertan daude Mondragon (sistema kooperatiboen artean garatuenetarikoa) eta ner group, pertsonetan oinarritutako harreman estiloa aplikatu eta kooperatibak soilki ez diren enpresen talde bakarra.

 

Jaurlaritzak enpresetan partehartze eredu inklusibo baten sustapenerako ekintza plan bat landu eta inplementa dezan premiatu du ganberak. Legealdi honetan garatu beharreko eredua, kooperatiba eta merkataritza tradizionalen baloreen artean ibili beharko lukeena.
Artikulu osoa HEMEN.

[Leer más sobre la noticia...]