Berri guztiak

urriak 31, 2018


Aurreko hilaren 22an ner egunaren zazpigarren edizioa ospatu genuen Tolosan (Gipuzkoa).

ner eguna gure jarduera sozialaren beste adierazpen bat da, eta egun horretan elkarkidetutako Proiektuetatik etorritako 225 pertsonek, familiako kide ondoan, goizeko 11:00tik arratsaldeko 19:00rak arte iraun zuen jardunaldi atsegin bat gozatu genuen jai-giroan.

 

Egun eguzkitsua izan zen (aurreko sei edizioetan bezala) eta haur eta helduentzat antolatutako jarduera guztiak giro ezin hobean garatu ziren, hamaiketakoa, non produktu ezberdinak dastatzeko aukera izan genuen, esamoldeak osatzeko helduentzat txapelketa, puzzleak egitekoa txikienentzat, txotxongiloen tailerra, Berto magoaren ikuskizuna, eta aparraren jaia jardunaldia biribiltzeko. Horretaz gain, bisita gidatu ezberdinak egin ziren txotxongiloen Topic museora.


 

Orain arte jasotako  iritzi denak oso positiboak izan dira eta aldizkari hau aprobetxatu nahi genuke aurten bertaratu ezin izan zaretenok, datorren urtean animatu zaitezten.