Berri guztiak

urriak 31, 2018

 

75 urte igaro dira 1943an Zorrozaurreko erriberan (Bilbon) eta Elorriaga izenaz bere jarduera anitzei ekin zionetik. Denborarekin, aniztasun hori igogailuentzako motoretara bideratu zen soilki, eta orduz geroztik etapa berri bat garatzen ari da.

 

Gaur egun Lancor dibertsifikazio prozesu baten murgilduta dago, bere negozioa eremu industrialetara, mugikortasun elektrikora eta energia berriztagarrietara birbideratzeko asmoz. Zeregin honen helburua atzerri mailan presentzia indartzea da. Adibide gisa merkatu asiatikoa, non tamaina, legeria ta kostu arrazoiengatik presentzia fisikoa berebizikoa suertatzen den. Merkatu zabal hauek aukera anitz eskaintzen dute, batez ere bertako teknologia eta produktu zaharkituek eguneratze garrantzitsua eskatuko dutelako.

Teknologia eta baliabide produktibo hauek goi mailako inbertsio plan baten beharra dute, kapital honekin ekipamendu berriak erosi eta berritu eta pentsamendu estrategikoetan bildutako helburuak bete ahal izateko. Negozioa handitu ta 2020ari begira fakturazioa 25 milioietara  igotzea aurreikusten da.