Berri guztiak

urriak 03, 2018

K2K-ak Harreman Estilo Berria sustatzen ari da Enkarterriko enpresetan

 

Enkarterri eskualdeko 30 bat enpresa –bera da Bizkaiko eskualdeen artean ekonomikoki atzeratuena dena– beren balioak eraldatzen eta Harreman Estilo Berria ezartzen ari dira, K2K Emocionandoren eskutik.

 

2017ko abenduan, Bizkaiko Foru Aldundiak, eskualdeko udalekin batera, sustapen-plan bat bultzatu zuten 2018 eta 2019 urteetarako, jarduera eta ekonomia sustatu eta dinamizatzeko. Enkarterri Bizkaiko eskualderik mendebaldekoena da; 10 udalerri ditu, guztira 30.000 biztanle baino gutxiago, eta EAEn populazio-dentsitate txikiena duen eskualdea da; oso aberatsa da ingurumenean, eta Euskadiko langabe-tasa altuenetako bat du.

 

Aipatutako sustapen-plana gauzatzeko eta abiarazteko eskualdeko industria-ehunaren lana erabiliz, Aldundiak ner groupen K2K Emocionando hautatu zuen, lantalde aditu moduan, prozesu eraldatzaile bat abiarazteko Harreman Estilo Berriaren (ner) balioekin.

 

2018ko hilabeteetan zehar, eskualdeko ia 30 enpresak ORBICO diagnostikoa egin dute eta horren araberako jarduera-planak osatu dituzte. K2K Emocionandok, horietatik hamaika enpresari laguntzen ari da era indibidualean, eta beste hamabi enpresari lan talde kolektibo batean. Enpresa horietan, nagusiak zein langileak garatzen eta barneratzen ari dira gardentasuna, erantzunkidetasuna, autogestioa, pertsonenganako konfiantza, eta xedea, beste kontzeptu batzuen artean. Norberak bere erritmoan eta bere beharren arabera egiten du aurrera “Harreman Estilo Berria” lortzeko eraldaketa bidean.