Berri guztiak

urriak 03, 2018

Leioako eta Getxoko Oinarrizko Lanbide Heziketako gazteei harreman-gaitasunak irakasteko programa

 

 

ner groupeko ‘Gizartearekiko Konpromisoko’ proiektu interesgarri honen bitartez, Leioako eta Getxoko Oinarrizko Lanbide Heziketako lehenengo mailako gazteei, estresa kudeatzeko, esan nahi dutena adierazteko, gainerakoak hobeto ulertzeko eta norberaren autoestimua indartzeko, beharrezkoak diren gaitasun humano eta sozial batzuk irakatsi zaizkie. Horretarako, prestakuntza teoriko eta praktikoan oinarritutako saio batzuk egin dira. 

 

Prestakuntzan 36 gaztek hartu zuten parte, zeinak 12 pertsonako 3 taldetan banatu baitziren, espezialitatearen arabera: Ostalaritza-Zurgintza, Ile apainketa- Ostalaritza eta Lorezaintza. Prestakuntza emateaz ner group taldeko Organizazioetako zortzi boluntario arduratu ziren.

 

Proiektuaren balorazio orokorrari dagokionez, guztiek oso positibotzat jo dute. Ikasleei bereziki gustatu zaizkie lasaitze-ariketak, hau da, ikustea eta sentitzea erritmoa jaisten dutela eta lasaitu egiten direla arnasketaren bidez. Era berean, ner groupeko boluntarioen parte-hartzea ere azpimarratu dute, eta gaineratu dute primeran ulertu dutela elkar. Prestakuntza eman duten ner groupeko boluntarioei ere oso esperientzia aberasgarria iruditu zaie arlo pertsonalean, eta uste dute balio izan diela parte hartu duten gazteen errealitatera hurbiltzeko, hots, bizitza osoa aurretik duten eta laguntza beharrean dauden gazte horien azalera gerturatzeko. “Ner groupek zerbait eman diezaiekela pentsatzeak zentzu osoa ematen dio proiektuari”, esan du boluntarioetako batek.

 

Azkenik, “Erain Hezkuntza Integrala” enpresak (proiektu honetan ner groupekin aritu da elkarlanean) helburua lortu dela uste du, hau da, parte hartu duten gazteen ongizate pertsonala eta harreman-ongizatea lortu dutela, eta ner groupeko boluntarioen hainbat alderdi azpimarratu ditu: haien heldutasuna, autonomia, eta proiektuari etengabe ekarpenak egiteko erakutsi duten gaitasuna.