Berri guztiak

uztailak 31, 2018

ner group Proiektuak eta CEAR Euskadi erakundeak (Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeak) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute errefuxiatuei laneratzen laguntzeko. Akordioa Bilbon sinatu zuten, martxoaren 23an, Patricia Bárcena CEAR Euskadiko zuzendariak eta Juanje Anduaga ner groupeko Gizartearekiko Konpromisoaren koordinatzaileak.

CEAR Euskadi irabazi-asmorik gabeko entitatea da eta bere helburua da, beste batzuen artean, nazioarteko babesa eskatu dutenei, aberrigabeei eta migratzaileei laneratzen eta gizarteratzen laguntzea.

 

ner groupen eta CEAR Euskadiren arteko elkarlana 2017an hasi zen,   “Conéctate ner para la integración social y laboral de las personas refugiadas (Errefuxiatuen lan eta gizarte integraziorako Konektatu ner) programa abiaraztearekin bat. Programa horretan, ner groupeko Organizazioetako boluntarioek errefuxiatu, migratzaile eta aberrigabeei zuzendutako taldekako tailerrak eman zituzten, haien lana bilatzeko gaitasunak eta tresnak hobetzen laguntzeko asmoz. 

 

“Konektatu ner” programaren bigarren edizio honetan gainera, ner groupeko boluntarioen parte-hartze aktiboari esker, lana bilatzeko prozesuan laguntzeko aholkularitza-zerbitzu bat ere eskainiko da. Errefuxiatuentzat lana bilatzea funtsezkoa da, horrek mesede egiten baitio beren autonomiari, autoestimuari, ongizateari eta integrazioari.