Berri guztiak

uztailak 31, 2018

Bizkaired Enpresa Elkarteak lurraldeko enpresa gutxi batzuen jarduera eta ibilbidea aitortu ditu; horien artean, ICAZArena, berritzaile izateagatik eta bere antolakuntza-estiloagatik.

Bizkaiko hamar bat enpresa, entitate eta profesional ere izan ziren ICAZArekin batera, BBK aretoan, Bilboko Kale Nagusian, egin zen aitorpen ekitaldian. ‘Bilbao Centro’-ko Olga Zuluetak eta Jorge Aiok zuzendutako ekitaldiak gizarte eta ekonomia alorreko hainbat ordezkari bildu zituen, besteak beste, Ibone Bengoetxea, Marcos Muro, Beatriz Marcos eta Pedro Luis Uriarte.

Garaikurra Mikel Donibane argazkilari eta artistak egin zuen. “Bizkaired Puente de Bizkaia” izenaren pean, Elkartearen helburua irudikatzen duen obra da, izan ere, elkartearen xedea lan-esperientziak partekatzeko eta enpresen arteko akordioak lortzeko zubiak eraikitzea da. 

Dagoeneko 30 urte daramatza sektorean, eta urte horiek dira ICAZAko lantalde profesionalak egunez egun egiten duen lanaren lekuko. 1992an sortu zuten familia-enpresa moduan, zerbitzuaren, funtzionaltasunaren, ergonomiaren eta diseinuaren zutoinen gainean. Firmak laguntza, kafe atsegina, aholkularitza eta konponbideak ematen ditu bulegoetarako, industrietarako, eraikinetarako zein espazio bitxietarako altzariak, dekorazioa eta material teknikoak aukeratzerakoan.

Beste aukera batzuen artean, pertsonak ideien bitartez batzen dituen sormenezko  eta funtzio anitzetarako Elkargune bat dauka: ICAZA ELKARLANEAN. Bilboko Alameda Zumarkaleko 47. zenbakian, erronkak eta proiektuak, prestakuntza-jardunaldiak, ekitaldiak eta beste hainbeste jarduera garatzen dituzte, betiere giro paregabean eta guztien arteko elkarlanean. Bertan, Co-worker-ek, startup-ek, eta bestelako enpresek eta entitateek ere arnasgune bat aurkituko dute, “kapital ekonomiarekin beharrean kapital sozialarekin ordaintzen baita”; www.seats2meet.com sareko kide den lankidetza coworking bat da, nazioarteko alorrean lankidetza-balioak sustatzen dituena.

ICAZA kide aktibo da “ner group” familian, hau da, lantaldetan lanean aritzen diren pertsonetan, komunikazioan, askatasunean eta arduran oinarritzen den proiektuan; bezeroen eta hornitzaileen eta etengabeko berrikuntzaren bitartez, etorkizuna bermatzen duten efizientzia-irizpideekin hazten ari dena.

Baldintzarik gabeko gardentasunak, eskuzabaltasunak, eboluzio intelektual eta emozionalak dakartzan proiektu komun handi bat eraikitzen dute, eta lorpen handiak dakartzate denentzat. 

Info+: www.ICAZA.es