Berri guztiak

ekainak 27, 2018
lur denok, ner group, Agifes eta Karabeleko erakundeak lankidetzari ekin diote ekonekazaritza sustatzeko eta buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko helburuarekin. Lankidetza honen lehen fruitua da Eibarren sortutako kontsumo taldea, lur denok-ek eta Karabelekok kudeatzen dutena.
Egitasmo honen bi lursailetan, buruko gaixotasuna duten pertsonak ere parte-hartzen dute jarduera terapeutiko eta aurre laborala garatzen duten bitartean.

Kontsumo talde berria maiatzaren 3an aurkeztu zen Eibarko Agifes-ek birgaitze psikosozialerako Urkizu pasealekuko 9 zenbakian daukan Ibiltzen zentroan, non
interesa duten guztiek, bertan jaso ahal izango dute astero garaian garaiko produktu ekologikoekin osatutako otarra. Aurkezpen-ekitaldi hau osasun holistikoan eta elikadura energetikoan aholkularia den Garbiñe Etxanizek gidatutako sukaldaritza-tailerraz borobildu zen.