Berri guztiak

ekainak 27, 2018

ner group eta Lantegi Batuak erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute urritasuna duten Bizkaiko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko. Estrategia bateratu hori, Lantegi Batuak-en Lagundutako Enplegurako Lanerako Programaren bidez garatuko da, eta ner group erakundea osatzen duten Organizazioetan prestakuntza praktikak eta kontratazio zuzenak burutuko dira. Lankidetza-hitzarmena abenduaren 14an sinatu zuten Derion, Lantegi Batuak-en Lanerako Programaren bulegoetan, Txema Franco, Lantegi Batuak-eko Zuzendari Nagusiak eta Juanje Anduaga, ner group-eko Gizartearekiko Konpromisoaren Koordinatzaileak.


Era berean, ner group eta Lantegi Batuak erakundeek espazio berriak eta gizarte erantzukizuneko kolaborazioak sortuko dituzte merkatu inklusiboago bat lortzeko, urritasuna duten pertsonak ikusarazi eta laneratzen laguntzeko.


ner group
erakundearen helburu nagusia giza garapen bidezkoago eta iraunkorragoa sortzen laguntzea da. Horretarako, bere Organizazioen kudeaketa estiloan, konpromiso sozial sendoa eta balio eta printzipio etikoak aplikatzen ditu.

 

Lanerako Programaren helburua Bizkaiko enpresetan urritasuna duten pertsonak kontratatzeko erraztasunak ematea da. 1995etik, 420 kontratazio bideratu dira 190 enpresa desberdinetan, betiere enplegu egonkorraren aldeko apustu sendoa eginez.