Berri guztiak

martxoak 30, 2017

24/2016 ideiaren garapena arrakastatsua izaten ari da: errefuxiatuen lan eta gizarte integraziorako “Conéctate ner (Harreman Estilo Berria)” Programa. Ideia, CEAR Euskadi-rekin (Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin) lankidetzan garatua, hiru tailerrek osatzen dute eta bertan ner group-eko ondorengo erakundeetako 7 boluntario aritzen dira errefuxiatuen prestakuntzan: HEROSLAM, PANELFISA, TREBEKI eta WALTER PACK, Juanje Anduagarekin batera (Taldeko Gizartearekiko Konpromisoko Koordinatzailea).

Hiru tailer horiek honakoak dira (17 errefuxiatuk hartzen dute parte):

  • Lan-eskaintza Atarien Tailerra.
  • Hautaketa Prozesuen Tailerra.
  • Gaitasun Profesionalen Tailerra.

Ideia gauzatu aurretik, ner group-eko kideek CEAR Euskadik antolaturiko sentsibilizazio-jardunaldietan hartu zuten parte.

Ondorengoa CEAR Euskadiko “Faro” buletineko erredakzioak errefuxiatu horietako bati, Hoshsang Samad Rahman-i (30 urteko asilo-eskatzaile kurdua), eginiko elkarrizketa da, 2017ko otsaileko edizioko CARA A CARA sailean argitaraturikoa:

Hoshang Samad Ragman-ek, ner group-eko enplegu-tailerretan hartu du parte.

Faro. Zenbat denbora daramazu Espainian, Hoshang?

Hoshang. Ia zortzi hilabete.

Zein da zure lanbidea?

Liburuzaina naiz. Kurdistanen bederatzi urtez aritu nintzen lanean, 2006tik 2015era. Liburuzain izan nintzen eta Hawler Medical University-ko Medikuntza Fakultateko liburutegiko administraria izan nintzen. Arrebak eta aitak ere bertan jarduten zuten, komunikazio sailean.

Zure herrialdean zenbat denboraz aritu zinen ikasten?

Arbilen, Kurdistango hiriburuan, bi urte eman nituen Institutuan eta lau Unibertsitatean. Bi titulu ditut: liburuzainarena eta enpresen administrazio eta zuzendaritzakoa. Kurduz ikasi nuen baina ingelesez eta frantsesez ere badakit.

Ari zara zerbaitetan formatzen hemen?

Orain Izangai-era joaten naiz arratsaldeetan informatika ikastera: word, power point, excell eta access. Itaka-ra ere joan izan naiz goizetan, gaztelera eskolak jasotzera, eta baita Gurutze Gorrira ere.

Gainera lan bila ere bazabiltza, NER Taldeko tailerretan parte hartu baituzu. Zer iruditu zaizkizu?

Lehenengo tailerra asko gustatu zitzaidan, lan-eskaintza atariena. Lan bila nabil liburutegietan, internet bidez. Tailerrean ikasi nuen hori egiten, eta Lanbide moduko web-orriak bilatzen, beste web-orri batzuetan izena ematen…

Oso desberdina al da lana bilatzeko modua hemen eta zure herrialdean?

Han ere hemen bezala, lana aurkitzeko CV-a eduki behar da, eta noski, titulua eta esperientzia, kontrata zaitzaten. Han ez dago ordutegi finkorik, hori da aldea. Han ordu gehiagoz egin behar da lan, bulegora goizeko 8etan sartu eta baliteke handik gaueko 10etan irtetea.

Zer asmo duzu, formatzen jarraitu nahiko zenuke?

Ikasten jarraitu nahi dut. Aukera badut, Liburutegi Masterra edo Itzulpengintza eta Interpretazioa Unibertsitatean. Boluntarioki beste errefuxiatu batzuei laguntzea ere gustatuko litzaidake, hemen Euskal Herrian. Batez ere pertsona helduei laguntza gustatzen zait.

Argazkian Hoshang ageri da, ner group-eko boluntario batzuekin batera: