Antolakuntza

Harreman Estilo Berriak lotzen dituen hainbat erakundek osatutako elkarte bat da, eta bizipenak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen dituzte; ahaleginak elkartzen dituzte hobetzeko, aurrera egiteko, eraginkorragoak izateko eta emaitza hobeak lortzeko, eta aipatutako harreman horrek dakarren kultura-aldaketarako urratsetan bidelagun dira. Gizartearekiko kezka argia duen elkartea, Bidezkoa eta Iraunkorra den Giza Garapena lortu nahi duena.

ANTOLAKETA ESTILOA

Bidezkoa eta Iraunkorra den Giza Garapenaren alde egiten dugu ner groupen eta jarraian datozen alderdi kualitatibo eta kuantitatiboek horren isla izan nahi dute.

Lehenik eta behin, antolaketa aldaketaren eta ner groupekoa izatearen alde egiten duten elkarteek jabeen eta aktiboki lan egiten duten pertsonen arteko batzar batean erabakitzen dute hala egitea, gehiengo kualikatu baten ondorioz.

BATZEN GAITUENA

Etika
Gardentasuna
Komunikazioa-Informazioa
Konfiantza
Autokudeatutako lan taldeak
Askatasuna
Ardura
Elkarrekin hartutako erabakiak
Etorkizuneko ikuspuntua
Elkartasuna
Ordaindutako aparteko ordurik EZ
Uztaren banaketa
Kaleratzerik EZ
Gizartean integratuak

PROIEKTU BERRIAK

LUR DENOK

Lur denok Euskal Herriko baratzeetan elikagai ekologikoak ekoitzi eta banatzera bideratutako jarduera da.

Helburuak

  • Lanpostuak sortzea
  • Utzitako lurrak lantzea
  • Elikadura ekologikoan oinarritutako kultura sortzea
  • Heziketa eskoletan
Lehen baratzea: ASTIGARRAGA. 2 hektarea eta 3 lanpostu. Bigarren baratzea: AJANGIZ

HURBILEKOJALEA

Produktu agroekologikoak saltzen dituzten dendak, lur denok-ek dituen helburuekin bat egiten dutenak.

NER GROUP MUNDUAN ZEHAR

2.700 pertsona inguru.
400 milioi eurotik gorako fakturazioa.
60 lurralde baino gehiagotan